METODOLOGIA EZBERDINEN AURKEZPENAK

Kaixo!

Aste hauetan zehar oso lanpeturik egon gara, hainbat aurkezpen izan baititugu. Gela osoa taldeka banatu gara eta talde bakoitzak aurkezpen bat prestatu die besteei. Ondorengo gaiak landu ditu pedagogo batekin erlazionatuz. Aurkezpenak ondorengo gaiak landu dituzte:


Nire taldeak "Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua" gaia landu du. Gaia aztertzen hasi baino lehen, Decroly pedagogoa aztertu dugu, izan ere Globalizazioaren kontzeptuarekin loturik baitago, Bestalde, Ikaskuntza esanguratsua azaltzeko orduan Ausubel-reri buruz hitz egingo dugu, kontzaptuarekin loturik baitdago.





GLOBALIZAZIOA ETA IKASKUNTZA ESANGURATSUA





OVIDE DECROLY


Biografia:

Ovide Decroly 1871. urtean jaio zen uztailaren 23ean Belgikako herri batean. Bere haurtzaroan zehar hainbat lan egin ondoren eta bere formakuntza musikalari esker bere nortasuna garatu zuen. Medikuntza ikasi zuen Ganteko unibertsitatean eta bertan psikiatrian espezializatu zen. Bere arrakastaren ondorioz unibertsitate hoberenetan ikasteko aukera lortu zuen.

Urte batzuk pasa ondoren irakasle moduan egin zuen lan Bruselaseko unibertsitatean eta bertan adimen urriko haurrak zaintzeko instituzioa sortzeko ideian parte hartu zuen. 1901. urtean ideia martxan jarri zuen “Instituto Decroly” izenarekin. Belgikako lehenengo esperimentazio gune bezala ezagutu zen.

Bertan lan egin zuen adimen urriko haurrak zaintzen eta beraien garapena aztertzen. Bere ikasketa hauekin oinarri hezigarri batzuk sortu zituen, beranduago psikikoki normalak ziren haurrekin erabiltzea baimentzen zutena.

Bruselako eskola berezien inspektore medikoa izendatu izanak ongi etorri zitzaion hezkuntzako arazoen ingurua jarduteko. Ondoren bere ideiak praktikan jartzeko,”L'Écle de L´Ermitage” izeneko eskola sortu zuen Bruselan 1907 urtean.

Bere bizitzan zehar beste hainbat rol desberdin izan zituen ikaskuntzan. 1932. urtean 71 urterekin hil egin zen gaixotasun baten ondorioz.


Pentsamendu pedagogikoa:

Decroly-k sortu zuen pentsamendu pedagogikoa globalizazioan oinarritzen da. Decroly bere aurretik egondako hainbat autorek eragina izan zuten berengan. Pestalozzi horietako bat izan zen. Berak maitasuna oinarri bezala hartzen zuen. Ondorengo beste autore batek Decroly-rengan eragin zuen haurrak errespetatzeko garaian. Eskolak haurren interesak kontuan hartzen zituzten. Montessorik ere eragina izan zuen beregan garapen motelagoa zuten haurren inguruan.


Decroly metodoa:

“Eskola bizitzagatik eta bizitzarako” haurrarekiko errespetuko printzipio nagusia: Bere helburu nagusia indibiduoari bizitza sozialera moldatzea da. 

Askatasunaren printzipioa: Honekin ikasleen autonomia errespetatu egiten zen, bere interesekin eta joera naturalekin batera.

Indibidualizazioaren printzipioa: Subjektuaren askatasuna lortzeko, ikasle bakoitza jarduera pertsonal bat aurkeztuko zaio zuzenekoa izango dena, bere gaitasunengatik ezberdinduz; hau da, bakoitzari erosotasunetik ateraz.

Jarduera printzipioa: Indibiduoarengan etengabeko lan banakakoa eragitea.

Hiru interes gune hauek lantzeko hainbat ariketa erabiltzen zituen Decroly-k:
  • Obserbaziorako ariketak.
  • Asoziazio ariketak. 
  • Espresiozko ariketak. 





GLOBALIZAZIOAREN KONTZEPTUA


Globalizazioa hezkuntzan haurrei transmititzen zaizkien edukiak errealitaterako erabilgarriak izan daitezen metodo espezifiko batzuk erabiltzea izango litzateke.

Globalizazioaren barruan, hiru ikasketa metodo aurki genitzake: interesgunea, proiektua eta ingurugiroaren ikerketa.


Globalizazioaren funtzioa:

Globalizazioaren funtzioarekin pertzepzioak gogorki lotuta daude garuneko goi funtzioekin (inteligentzia, borondatea eta kontzientzia), hau da, mekanismoak ez dira sortzen modu bakartuan.

Globalizazioaren funtzioa haurrarengan bere garunaren jardueretan aurkitzen da eta afektibitateak eta interesak menderatzen dute. Haurraren garuneko jarduera guztiak objektuen eta kontzeptuen ezagutza global batetik dator. Bakoitzaren analisia eragiteko haurraren interesaren araberakoa da. 

Haurra bizitzaren haurrean jarri daiteke eta irakasleak izan behar gara analisiaren bidetik gidatu behar ditugunak bere interesak kontutan hartuta.


INTERESGUNEAK:

Behaketa, asoziazio eta adierazpen jardueretatik abiatu eta gai erreal baten ezagutzan amaitzen den metodoa da. Ikasleen interesekoa den gai bat ezagutu edo gehiago sakontzea du helburu. Ondorengo faseak osatzen dute: behaketa, asoziazioa eta adierazpena. 

Behaketa:

Ikasleak objektuekin, pertsonekin edota ezagutzekin kontaktu zuzenean jartzea helburu duten jardueren multzoari deritzogu. Aldeaketan, neurketan, kalkuluan, ahozko zein idatzizko adierazpenean, marrazketan, etab. oinarritzen dira aipatu jarduerak.

Asoziazioa: 

Asoziaziozko ariketen bitartez, kontaktu-gaitzak eta ikusgaitzak diren, errealitate eta ideiekin lotzen dute ikasleek ikusitakoa. Horren adibide dira geografia eta historiarekin loturiko ariketak, teknologiarekin erlazionatutakoak, gizartearen beharrekin harremana dutenak edota kausa-ondoriozko asoziazioekin loturikoak. 

Adierazpena:

Behaketa eta asoziazio prozesuen baitan, edota geroago, adierazpen ariketak burutuko dira; esaterako, eskulanak, modelatze lanak, dramatizazioa, marrazketa, kantua, irakurkera, idazketa, etab. 



APRENDIZAI ESANGURATSUAREN KONTZEPTUA


APRENDIZAI ESANGURATSUAREN TEORIA

Aprendizai esanguratsua David P. Ausubel-ek 1963an egin zuen proposamena da. Aldaketa bezala, ikerkuntzan oinarritutako irakaskuntza/ikaskuntzan eredu bat planteatu zuen. Teoria honen oinarria, gauza berriak, dakigunetik abiapuntu hartutzat, ikastea da. Irakaskuntzaren pilare nagusi bat bezala kontsideratua dago, irakaslearen eskuetan dagoelako irakaskuntza lana betetzea eta ikasleari irakatsitakoa barneratzen laguntzea. Honen helburua, ikastolak ikasleei eskaintzen dien materia barneratzea, asimilatzea eta atxikitzea da, horretarako ikaslearen aldaketen etengabeko behaketa bat egin behar da.

APRENDIZAI ESANGURATSUAREN ESANAHI ORIGINALA
Ausubelek aprendizai esanguratsua bereizten du prozesu bat bezala non ezagutza berri bat erlazionatzen da edo informazio berri bat modu ez arbitrarioan eta sustantiboan edo ez literalean ikasten duen pertsonaren estruktura kognitiboarekin. Aprendizai esanguratsuaren lopren batek bi baldintza suposatu eta eskatzen ditu: 
  • Modu esanguratsuan ikasteko jarrera egotea.
  • Material esanguratsu indartsu baten aurkezpena.
  • Aprendizai esanguratsuko ikasleak ezin du izan hartzaile pasibo bat.

APRENDIZAI ESANGURATSUAREN ORAINGO ESANAHIA

Bere hasierako kontzeptualizazioak onartua izaten jarraitzen du baina ikerketa batzuek ekarpen batzuk gehitu dizkio esanahi eraginkor eta emankorragoa lortzeko. Ondorioz, aprendizai esanguratsua eraikitzaile dinamiko, bizi, leku honetan erakusten diren ekarpen hauek adierazten duten bezala, birformulatu egiten dute perspektiba eguneratuago batetik. Aprendizai esanguratsuak eztabaidatzea suposatzen du eta ikasten duenaren inplikazio pertsonala eskatzen du

APRENDIZAI ESANGURATSUAREN AKATS ETA MITOAK
  • Eskolan guztia ez da aprendizai esanguratsua
  • Ezin da garatu ez badago ikaskuntzaren jarrera esanguratsu bat.
  • Ezin da garatu bertan ez badaude ikaslearen lotura pertinentearen ideiak estruktura kognitiboan.
  • Ez da berehala burutzen, denbora behar da.

IKASKETA ESANGURATSUAREN ABANTAILAK:

Gaian adituak diren pertsona askorentzat ikasketa esanguratsua aldaketa balioa duen metodo bat da, eskema kognitiboak berreraiki eta ikasitakoa aplikatu eta garatu egiten dituelako. Modu honetara zerbait ikasterakoan, gure barnean denbora luzeagoaz geratzen da, bestalde, ikaste hau mekanikoa izaten bada segituan ahazten da (azterketetan gertatzen den moduan, egun batetik bestera ahaztu egiten dela). 

Ikasitakoa aplikatzeak , beste gai batzuk ikasteko erraztasuna ekartzen du, ikasita eta barneratuta ditugun gaiak beste askoren pilare bezala balio dutelako. Base batetik hasiaz eta bertatik beste ideia batzuk garatuz errazago ikasten da eta gainera ikasitakoa zailagoa da ahaztez. Ikasketa mota hau pertsona bakoitzean desberdina da, pertsona bakoitzaren errekurtso kognitiboen araberakoa delako. Pertsona bakoitzaren erabakiek, ikasle naiz hezitzaileak mugatzen ditu.

Metodo honen bidez ikaslearen ikasteko grina handitu egiten da eta ikastolak eskaintzen duen hezkuntzari gustua artzen dio. Gainera metodo hau ez da ikaslearentzat bakarrik aproposa, irakaslearentzat ere oso egokia da.


AUSUBELEN IKUSPEGIA:

David Paul Ausubel 1918.urtean jaio zen psikologo eta pedagogo estatubatuarra zen. New Yorkeko unibertsitatean ikasi zuen eta Piageten jarraitzalea zen. Ausubelen ustez, ikasleek ezagutza berriak jaso eta dituztenekin parekatzen dituzte, modu honetara aurretik zituzten ezagutzak aldatu eta moldatu egiten dituzte. Horregatik bere ustetan irakaslearen lehen pausua ikasleak jadanik dakiena aztertu beharko litzateke. Ikaskuntza esanguratsuaren barnean bi mota bereiz ditzakegu: subordinatua eta superordenatua. Lehenengoa ezagutza zaharrak eta berriak elkartu eta ideia berriak sortzean datza, bigarrenean berriz, ezagutza zaharrak erabiltzen dira ezagutza berriak barneratzeko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

GELAKO PROGRAMAZIOAK