GELAKO PROGRAMAZIOAK
Metodologia ezberdinen aurkezpenak bukatu eta gero, beste jarduera bat egin dugu taldeka klasean. Jarduera hau, gelako programazio bat egitean datza 15 egun iraungo duena gutxienez eta gehienez hilabete bat. Talde bakoitzak bere programazioa egingo du haur hezkuntzako gela batean oinarrituta egongo dena, talde bakoitzak bere programazioa gelaren aurrean aurkeztuko du, beraien programazioaren barruan dagoen jarduera bat eginaz.
Post hau aurkezpen guztiak egin ditugunean idazten ari naizenez, jarraian ikusi ditugun haurkezpenen azalpen txiki bat ikusiko duzue, bakoitzak landuko duen gaia aztertuz ta gelaren aurrean egindako jarduera azalduz:
1. Taldea:
5 partaidez osatutako talde bat izan da, beraien programazioa azaltzeko bilera bat irudikatu dute rol ezberdinak beraien artean banatuz: Koordinatzailea, praktiketako pertsona bat eta 3 irakasle.
Taldeko dinakika egiteko, animalien inguruko abesti bat jarri dute, eta guztion artean "irakaslei" begira abestia dantzatu dugu, hauek egiten zituzten mugimenduak imitatuz.
2. Taldea:
Talde honen gaia "Gabonak" zen eta beraiek garatutako programazioan proposatutako testuingurua azaldu dizkigute, dagozkion jarduerekin batera.
Taldeko dinamikan gabon-kanta bat abestu eta dantzatu dugu, gainera, aurkezpenean zehar, zenbait galdera egin dizkigute gure iritzia jasotzeko. Beste alde batetik, jarduera baten barruan eskulanak egin ditugu, "Jaiotzaren" hainbat pertsonai ekarri dituzte guk margotu ahal izateko paperean eta taldeka marraztu egin ditugu. Aurkezpenaren bukaeran, arbelan etxe bat marraztu dute "irakasleek" eta guk marraztutako pertsonaiak bertan kokatu ditugu.
3. Taldea:
Talde honek, "Gelako itokin baten haustura" zuten gaia bezala. Gela berreraiki behar zenez, galdetu egin digute nola izando litzatekeen gure ametsetako gela, ideiak hartzeko eta berreraikuntza aurrera eramateko beraien programazioan zehar.
Taldeko dinamika denbora guztian erabili dute, izan ere hainbat erabaki hartu haurretik gure iritzia eskatu digute eta guk esandako guztia kontuan hartzen zuten.
4. Taldea:
Talde honen programazioan gela barruko egoera bat izan da: Gelara txinatar bat zetorren gure eskolara eta egoera hau aprobetxatuz bertako kultura lantzeko hainbat jarduerak planteatu dituzte.
5. Taldea:
Gure taldea izan da, gela aurrean gure programazioa azaldu egin dugu. Sahiatu gara oso dinamikoak izaten, denbora guztian entzunleen arreta izateko. Gure programazioaren gaia animali ezberdinak lantzea da, beraien bizilekuan oinarrituz eta hauek 3asteetan bananduz: 1. astean baserriko animaliak landuko ditugu, 2. astean basoko animaliak eta 3. astean itsasoko animaliak.
Taldeko dinamikan, itsasoko hainbat animali ezberdin banatu ditugu entzunleen artean. Bakoitzak animali bat zuen paperean eta bakoitzak berea marraztu behar zuen, ondoren aurretik arbelan marraztu dugun itsasoan kokatu behar zuten: izurdean goian saltatzen, dordokak bekaldean, etab. Amaitzeko, abesti bat jarri dugu eta denon artean koreografia dantzatu dugu.
6. Taldea:
Talde honen programazioa gelako egoera batena izan da. Gelakide bat itsua denez, zer egingo duten azaldu digute, zentzumenen bidez nola landu daitekeen esanez.
Talde dinamika egiteko binaka jarri gara, bikoteko bat itsuarena egin du eta bestea bere gidariaren papera egin du. Gelatik kanpo atera gara eta zirkuito bat egin dugu.
7. Taldea:
Talde honen programazioa urari buruzkoa izan da. Azalpenean, haurrak ura nola zaindu dezaketen azaldu digute, hainbat metodo erabiliz eta hainbat jarduera azalduz.
Taldeko dinamikan, taldeka gaudela uraren erabilera hobetzeko irudi bat marraztu dugu.
8. Taldea:
Talde honen programazioa gelako egoera bat lantzeko egindako programzioa bat da. Gelan mutua den ikase batetik abiatutako programazioa egin dute, denbora guztian ikasle horri buruz hitz egin dute, beste ikasleei haur honek beste ikuntza bat hitz egiten duela esanez. Aurkezpenean antzerki bat egin dute programazioa azaltzeko.
Taldeko dinamikan, borobil handi bat egin dugu denok batera eta bakoitzak zeuzkan zapatilak borobilaren erdian utzi ditu. ondoren banaka eta begiak itxita bakoitzak bi zapatila hartu ditu eta gelatik kanpora atera gara eta gelara bueltatu geranean, dantza bat egin dugu denk batera.
Comentarios
Publicar un comentario