GURE PROGRAMAZIOA
DIDAKTIKA OROKORRA - PROGRAMAZIOA - 2017-2018 IKASTURTEA HAUR HEZKUNTZA 1. MAILA ZABALA ASUABARRENA, BEÑAT MURUZABAL GIL, XABIER OTEGI BARBEITO, AITOR VÁZQUEZ EGAÑA, UNAI 1.- SARRERA Gu Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Haur Hezkuntzako gradua egiten ari garen lau ikasle gara, Beñat Zabala, Xabier Muruzabal, Aitor Otegi eta Unai Vázquez hain zuzen ere, eta hau da gure “Didaktika Orokorra” ikasgaian egin behar dugun programazioa. 2.- XEDEA Gure munduan bizi diren animaliak ezagutu eta beraien inguruan gehiago jakitea. Horrez gain garrantzi handia emango diogu bakoitzaren bizilekua edo gehienbat egoten diren lekua jakitea eta horretarako aste bakoitzean leku bateko animaliak soilik landuko ditugu. Tokiez gain, lehen aipatu dugun bezala, beraien ezaugarriak ere ikasi edo jakitea da gure xedea, hala nola, zer jaten duten, nola jaiotzen diren, zenbat neurtzen duten, zein kolo...